Iraileko 14a haizetsu, urte guztia euritsu
Surfer statue. Santa Cruz, California
Gaur zertaz idatzi buruan nerabilela, EHKMEren agenda esku artean hartu eta Pello Zabalak katalanez bildutako atsotitza egokia iruditu zait hemen plazaratzeko: si dia 14 de setembre és ventós, tot lany és plujós". Izenburukoa itzulpena delakoa daukat, ze bila jardun eta gero ez dut horrelakorik aurkitu. Ez dirudi ez Euskal Herrian, ez Katalunian, gaur haizeak zakar joko duenik, beraz, geratzen den urte hondarra ez da euritsua izango? Nork jakin! Horren harira beste antzeko atsotitz bat topatu dugu katalanez: Santa Creu i el nom de Maria (14 de setembre) aigües i vents ens envia. Oraingoan ere, atsotitzak huts egingoi duela ematen du. Hala ere, herriak aroari begira honelako eguna gogoan badauka zer edo zergatik izango da... Hurrengo urteetan adi-adi egongo gara. Dena dela, eta hau neure gogoeta da, maiz askotan ez da izaten egun jakin-jakina, aurreko edo hurrengo egunetako eguraldiari ere legokioke, eta antza denez, ostiraletik gorako aroa makur-makurra izango da, euria, haizea eta hotza?
Iruzkinak