EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/08/29

Katrina urakana eta tirigitua


Hurricane Katrina (12L) in the Gulf of Mexico


Pasa den uztailean oporretan hasita zertxobait idatziko nuela agindu banuen ere, batetik, arazo teknikoak eta bestetik, nagikeria oztopo izan ditut EtnoMet-i segida emateko. Gaurdanik egunerotsu beste etno-meteorologialdi bati ekingo diogu. Ez dira gutxi izango jorratu beharreko gaiak! Aste batzuetan lehortea eta suteak izan ditugu albiste, lehengo egunean kostaldeko traganarruak-badirudi fenomeno berriak direla eta arrantzaleak hamaikatxotan ikusiak dira-, joandako egunotan Erdialdeko Europako uholde handi samarrak, tira... beti izango dugu zer edo zer hizpide. Oraingoan Katrina urakana Estatu Batuetako New Orleans hiri xelebrea eta ospetsua ate joka dabil noiz sartuko bazter guztiak suntsitu nahian. Espero dezagun ahalik eta kalte gutxien sortzea. Haize bortitzak eta erauntsiak aitzakitzat harturik, Jean Etxeparek osagile idazleak Gure Herria aldizkarian 1934an idatzirikoa ekarriko dugu hona:

Bada, tirigitu bat altxatu zen egun horrekin, guti ikusten den bezalakoa: tokitan arbolak errotik aurdiki zituen, teilatuak xehatu, artho-landa osoak lurrari etzan.






4 Comments:

  • At 09:27, Anonymous Anonimoa said…

    Tiruritia, titiritia, tirigitua… Haize-zirimola handiak izendatzeko hitzak. Haizeak txistu egiten denez, badirudi hitz horien oinarrian txistu-hotsa —tiruri— dagoela…

     
  • At 11:19, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai, nik aldaera franko jasota dauzkat, guztiak ekialdekoak, eta zuk diozunez, hotsari loturikoak.

     
  • At 11:07, Anonymous Anonimoa said…

    Kepa, non zinen?

    Abuztuan kasik egunero sartzen nintzen Etnomet honetan, azaldu behar dik bada honek morroiak... Baina agor. Ez dizut errieta egingo, blogista fanatikoenak ere abuztunan dena eteteko tentaldian erori dira eta.

    Imuntzo eta Belokik disko bati "Louisianara noa" ipini zioten izenburua. Ezin joango gara puska batean.

    Tomax.

     
  • At 11:14, Blogger Kepa Diegez said…

    Tomax, zu zara zu! Euskal Herritik 1200 km-ra egonda zail samar izan dut zerbait idaztea, saiatu banaiz ere. Batetik, arazo teknikoak eta bestetik, nagikeria... Hala ere aroak ez du atsedenik hartzen, ez horixe!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------