Eguraldia bere batean dago

“http://www.bikertony.com/PicsChile/PicsChileLagosGeneralCarrera/13Another%20day,%20another%20brilliant%20blue%20sky,%20water%20and%20mountains.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Pasa den igandeaz geroztik eguraldia egonkor bide dago. Noiz arte? Seguruenik, asteburura arte. Horrela, Pirinioetara joango diren euskal txirrindularien hamaika zaleek ez dute berorik pasako. Zalantzarik gabe, eurek berotuko dute giroa, baita berotu ere! Aurreko askotan bezala, Mokoroak egindako lan eskergara jo dut egunotako aroa izendatzeko esaera egoki bila eta hauxe aurkitu dut: "...bere batean dago". Onerako nahiz txarrerako erabiltzen da, antza, eguraldiak egonkor irauten duela adierazteko. Hauxe dakar Mokoroaren Hiztegiak: Eguraldiak zer dio?... Jasoko ote du? -Ez bere batean dago. Adierazpide honetan konnotazio "txarra" hartzen du, baina "ona" izaten denean erabiltzea ere zilegi zaigu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...