Egun lanberotuko du!

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
5 Comments:
At 18:17,
Anonimoa said…
Bai forma polita. Berriz erabiltzen hastea merezi luke, kirol gaietan adibidez. Pentsa biharko titularra Berria egunkarian, gaur Mendilibarrek egin dituen deklarazioak eta seguruenik ordu gutxi baino lehen izango dituen erantzunak direla eta:
"Lanbero da Athletic eta Realaren artean"
Edo alderantziz ipinita beste hau:
"Aspaldi bukatu zen Athletic eta Realaren arteko lanberatzea".
Tomax.
At 12:11,
Anonimoa said…
Zorionak, Kepa. Andu Lertxundik gertutik jarraitzen ditu zure lanak. Eta atzo igandeko bere txokoan titularraz gain artikulutxua ere "lanbero" altxorraren inguruan egin ditu.
"Lanbero erreala" titulua eta artikulua irakurri hemen:
http://www.berria.info/iritzia/zutabea_ikusi.php?Saila=IRITZIA&Iturria=BERRIA&Data=2005-07-17&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=007&Kont=015&Sinadura=ANJEL%20LERTXUNDI&Zint=%3Czintiloa%3Ehitz%20beste%3C/zintiloa%3E
Hori bai "comment" azkarra... eta polita.
Tomax.
At 15:31,
Kepa Diegez said…
Bai, atzo gauean etxera heldu eta BERRIA irakurtzen hasi nintzenean, neure artean penstatu nuen: "joño, uste joat Anjel Lertxundik nire bloga irakurri duela". Mila esker zure iruzkinengatik.
At 14:19,
Anonimoa said…
Gaurko bere artikulutxoan -Berrian- Lertxundik dio kointzidentzia hutsa izan zela hemengo "Lanbero" eta bere "Lanbero"ren artekoa. Sinesten diogu. Baina gertatzen da bigarren kointzidentzia ere bazela, Tomaxek Lanbero eta Realarekin egin zuelako titular jolastia eta Lertxundik bereari "Lanbero erreala" ipini. Gero esango dute telepatiarena iruzurra dela...
Tomax.
At 11:16,
Kepa Diegez said…
Kanpoan naiz eta gaur arte ezin irakurri izan dut. Tira, gora etno-kointzidentziak! Hiztegia zabaltzeko balio badute... ongi etorri!
Argitaratu iruzkina
<< Home