EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/07/13

Bero samina omen dakar!

“http://www.casaromana.org/Camelia%20Toma/slides/Landscape%20in%20hot%20weather.jpeg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Denok dakigu nolako erabilera daukan "samin" berbak, izenondoa edo izena izan daiteke eta askotariko eremuak hartzen ditu. Honako hau dakar Elhuyar Hiztegiak egokitzapen batzuk eginda:

1 izond.: Mingotsa

Edari samin bat eman zioten.

2 izond.: Mingotsa, mingarria, sarkorra...

Hitz saminak.
Negar samina zeriola.
Ahots samina.
Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak.

3 iz. Samintasuna

Neure samina agertu nion.
Gure bihotzeko saminaren agergarritzat.
Saminak arindu.

Hala ere, meteorologiaren eremuan ere erabil daiteke izenondo gisa. Badirudi Euskal Herriko ekialdean hedaturik dagoela. Horretarako Mokoroaren Hiztegi zoragarrian honako bi adibide hauek aurkitu ditut:

bero samin: Lapurtera. Orok dakigu nola hemen negua dugularik Amerikanoek berorik saminenak dituzten Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

beroak samin jo : Behe-Nafarrera. Udako atsalde eder hartan beroak samin joiten zuen. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------