EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/07/18

Aroa zaildu du

“http://www.chapingo.mx/academicos/revista/gifs/paisaje.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Luis Nizhizawa "Paisaje de Yagul"

Pello Zabalak udako tenporen berri eman zuenean beldur izan zen udaldian ez ote zen izango lehorte txikirik. Bitxia bada ere, salbuespenak salbuespen, euri gutxi jardun izan du Euskal Herriko zoko-moko gehientsuenetan maiatzaren amieratik hona. Beraz, badirudi Pello Zabala maisuaren susmo txarra, zoritxarrez, beteko dela. Horrelako egoera adierazteko "zail" berbaz balia gaitezke. Nire datuen arabera, antza denez Gipuzkoa eta Nafarroa aldean erabiltzen da lehorte egoerak aditzera emateko. Adibidez: Zail dago eguraldia edo Eguraldia zaildu du. Azken hau, jakina, -k gabe.

OHARRA: Oporrak direla-eta, uztail-abuztuetan EtnoMet-EtnoAroaren jarduera apalagoa izango da. Hala eta guztiz ere, edonondik ere ahaleginduko naiz idazten.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------