Kosta laino txepel batzuk agertuko dira, nora mugitu asmatu ezinik

“http://www.euskalherria.com/eguraldia/mapa01.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ez da batere ohikoa izaten metereologo batek erabiltzen dituen hizkera eta idaztankera laudatu eta gorestea. Gaur goizean Sustatu-n Kosta laino txepel batzuk agertuko dira, nora mugitu asmatu ezinik irakurri bezain azkar nork idatzia jakin gabe Joxe Landa etorri zait burura eta asmatu egin dut. Harexek idatzi du esaldi hori. Sustatu-n aipaturik agertzen bada ere, jatorrizkoak Igorringo blogean dira. Nik hemen sarritan goraipatu izan dut Joxe Landaren hizkera freskoa, zuzena, eta irudiz beterikoa. Tesirako hainbat hitz eta lokuzio hartu izan dizkiot, hiztegiek ez dakartzatenak. Prosa pipertsu eta herritarra darabil Joxe Landak. Gustagarria da oso beraren eguraldi-iragarpenak irakurtzea, benetan!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...