EtnoMet-en 100. artikuluxka

“http://ejournal.eduprojects.net/CEIPpardobazan/media/Colexio/Clip-Arts/tarta%20cumplea%C3%B1os%20animada%20002.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Batzuen ustez, gai zozo samarra bada ere, gaur EtnoAroa-n 100. artikuluxka (ala nola deitu behar litzaioke?) idaztea erabaki dut. Ekiten hasi nintzenean ez nuen sumatzen noraino iritsiko nintzen. Lehenengo asmoa tesia egiteko datuak biltzea izan zen. Ez dut askorik jaso, baina egin duzuen guztioi, hamaika esker! sano baliotsua izan zait eta. Eta aprobetxatzen dut zer esanik duen oro animatzeko. Seguru zer edo zer duzuela komentatzeko, bai horixe! Egunen batean tesiaren ingurukoen berri zehatzago emango dizuet aditzera. Beste kontu bat zen aroaren herri-ikuspegi eta lexikoaz jardutea, batez ere, lexikoak dit ardura, izan ere, bizi gaituen globalizazioaren prozesu zoro honek den-dena zelaitu eta berdintzen du eta sarri askotan eguraldiaren gainean entzun edo irakurtzen dudana ez dut oso gustura egiten tamalez, euskaldunaren herri-memoria eta munduarekiko kosmo-ikuskera galzorian bide dagoelako. Hala ere, salbuespenik dago egon eta beroriei eutsi behar diegu, eutsi ere! Ez dugu etsiko! Ospatuko dudan hurrengoa EtnoMet-en urtebetezea izango da, azaro aldean.
Behealdeko eskuinaldean duzuen "Kepa's Mini Poll" inkesta modukoari erantzungo bazeniote, zinez eskertuko nizueke. Horrela eginez gero, zein gai jorratu behar nukeen sakon edo luze eta zabalago jakin nezake, ze, eguraldiarekikoa agortezina da, beti egoten da zer aipaturik. Aroak ere bizi gaitu.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zorionak, Kepa. Oso lan polita egiten duzu eta seguru nago gero eta gehiago izango direla ia egunero eskaintzen dizkiguzun aleak dastatzera etorriko zaizkizunak. Denbora izango da lekuko.

Ez gaizki hartu inkestari ez erantzutea, baina ez nuke jakingo zer aukeratu egiten dituzunen artean. Denetan aurkitzen dut beti zerbait interesgarria.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, Tomax, zu EtnoMeten zale amorratuenetarikoa zara. Segi horrela!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Nik ere nahi izan dut inkestea bete baina ezin izan dut, ze ez nekien zein aukera markatu, ze gustuko dut aukera guztiak.

Jakin dagizun, Kepa, ze nik ere gustura irakurtzen dut zure mezuak, ziur ez dakit zergatik baina bai gustuko dut.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, zeuri ere, Erramun.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...