Eguzkiak bazter guztiak erre behar

“http://data.over-blog.com/lib/8/9/11498/pics/tranche-de-vie/chienventilo.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ez zen nolanahikoa izan, larunbateko beroa, ez horixe! Leku batzuetan 40 gradutik gora egon omen ziren ito beharrean. Eskerrak arratsaldean, itsasertzean, behintzat, enbata txikia sortu zen, osterantzean, gau latz eta garratza izango genuen. Iragarrita bazegoen ere, zital erasan zigun, alajaina! Eta EHKME-ko agendan “Ekainean hego haizerik ez” atsotitza zekarren Pello Zabalak. Gaitzerdi! Larunbateko beroa irudikatzeko hainbat esapide erabil litezke, adibidez, izenburuan ageri dena. Hala eta guztiz ere, Mokoroaren hiztegian aurkitu dudan hau atseginago dut:

Txoriak botatzeko moduko beroa: Txoriik bota nahi zizkian beroak!! Txoriik botatzeko bero oekin!!

Zergatik ote?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda