Eguraldi beltza
Hau eguraldi aldakorra, hau! Asteon aro nahasi-nahasia izan dugu, denetarik izan da eta: goizez, eguzkia eta eguraldi epela, arratsaldez trumoiak jo izan du. Zaparrada eder samarrak bota ditu eta tarteka-marteka kazkabarra ere bai. Guziarekin ere, aste ekaiztsua, inondik ere! Hori dela-eta eguraldi beltza izan dugula esan genezake, horixe erabiltzen omen delako Elgoibar aldean horrelako aroa izendatzeko. Mokoroak hauxe dio:
Egualdi beltza zetorrenean leioetara ateratzen genduzan kereixe bedeinkatu orrek, trumoe-belarra deitzen giñiola. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Inork badaki zer den hau? "kereixe bedeinkatu orrek, trumoe-belarra"
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home