Aro muzina
Eskerrak ostiralean 20.00ak aldera enbatatxoa izan zena! Bilbo aldean ordubete garrenean 35 gradutik 20ra pasatu ginen. Horixe da behera egitea! Fronterik gabeko galarrenatxoa izan zenez gero, euririk ez, baina, behintzat giroa hoztu egin zuen. Asteburua erori samarra izan da, igandean tarteka euria eta gaur antzeko eguraldia. Asteari ekiteko Aia aldean erabiltzen omen den eguraldi muzina dugu, goibela, tristea, ez gatz, ez berakatz, alegia. Hitz hau Mokoroak bildu zuen bere lan ospetsuan: “Repertorio de locuciones del habla popular vasca”
Egualdi muxiña dago gaur... (Bel-beltza). Tiempo oscuro, sombrío. Oñatibia Manuel . Esaldi bereziak. (M. Oñatibia). (Manuscritos) (G )
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home