EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko herri-gunea.

2005/04/21

Euli-pixa

“http://www.caroljessen.com/Resources/Twilight-Drizzle-n.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egunbete eta ordu batzuetan euriari eragon ondoren, goizeon zati batean atertzera egin du. Hala ere, aroak ziri ederra sartu digu atertuko ez atertuko jolas horretan. Izan ere, handik apur batera ostera ere erasan dio mehe-mehe. Euri ttiki eta xeheen hitz-altxorrean miatu eta gero, ezin barregarriago bat aurkitu dut hauts pixka batez estalita: uli-pixa. Lhandek jasotzen du bere hiztegian eta lapurteraz erabiltzen dela ematen du aditzera. Inork entzun ote du horrelakorik? Badakizue euliek pixa egiten ote duten? Irudipen ederra euri xehe-xehea adierazteko.


“http://www.arsia.toscana.it/qualitolio/Azioni/immagini/mosca_dellolivo.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------