San Emeterioz euria, berrogei egunez euria
SAN EMETERIO ETA SAN ZELEDONIO
Leonen jaiotakoak, Marcelo martiri eta zenturioiaren semeak. Anaia hauek legio erromatarretan parte hartu zuten harik eta kristauak jazartzeari ekin zioten arte. Orduan Kalagorriko prokontsulera errendatzea erabaki zuten beren fedea aitorturik eta espetxeratu eta torturatu zituzten arren, ez zioten sekula beren erlijioari uko egin. Hori zela-eta, Arnedo ibaiaren bazterrean burua mozturik hiltzera kondenatu omen zituzten 300. urteko martxoaren 13an. Hil baino lehen, Emeteriok bere eraztuna eta Zeledoniok bere zapia aireratu omen zituzten eta denek zerurantz zihoazela ikusi zuten. Elezaharrak ere kontatzen du nola beraien buruak Santanderreraino heldu ziren harrizko ontzi batean. Beraien erlikiak hiriko fraideek zaindu zituzten, lehendabizi gobernadore erromatarraren jauregiaren alboko baseliza batean eta gero Alfontso II.-k eraikitako abadetxe batean. Egun beraien gorpuak abadetxe horren gainean eraikitako katedralean dautza. Martiri Sainduak gisa ezagutzen dira eta Santander hiriaren patroiak dira. Izan ere, Santander izena Portus Sanctii EmeteriiàSant’Emter-etik dator eta jaia martxoaren 3an ospatzen da, hain zuzen ere
Iruzkinak