Mokor-mokor gaude
Barteko Euskal Herriko tenperaturik hotzenak, Nafarroako ipar-ekialdeko haranetakoak izan dira, ezbairik gabe. Hotzak akabatuta eta uzkurtuta jarraitzen dugu. Argazkian Izaba duzue, elurrez gainezka. Eta ekialdea dela-eta, bertako esapide bat plazaratu nahi nuke hemen: mokor-mokor. Bernardo Estornes Lasak Erronkariko uskararen hiztegia izenekoan honako adibide hau dakarkigu:
"Otzak lotsatruk egonaz mokor-mokorra beroki batan".
Iruzkinak