Elur motak
Lehengo egunean ItzuL posta-zerrendan galdetzen zen ea zenbat elur-mota (izen) bereizten zituzten eskimoek. Erantzunen artean honako azalpen hau plazaratu zen ingelesez: ..."You can stretch the basic list of eskimo words for snow to about a dozen, but you can do the same for English, what with sleet, hail, powder, slush, flurry, hardpack, blizzard and so forth. Any overflow in the eskimo snow lexicon arises because the language combines adjectives and nouns into new terms, such as "snow that's been peed on..." Beraz, 200 bat hitz dauzkatelakoa ez bide da egia. Beste aldetik, euskarak zenbait izen ere baditu elur-motak bereizteko, honako hauek besteak beste:
Elur-maluta: alpar, andana, elur-amukela, edurratal, elorpiits...
Elur maluta txikia: bolisa, elur geldo, elur-lapats...
Elur maluta handia: elur-gixi, elur-mataza, elur-zafla...
Elur pikorta: aurreko batean komentaturik
Elur pilota: elur-begi, elur-mailo...
Elur apurra: edur-matxar...
Elur bisutsa: elur auso, usin...
Urtuxe dagoen elurra: elur balsa...
Zapalduta dagoen elurra: elur salda...
Elur geruza: garapa...
Elur geruza mehea: edur gesal...
Elur izoztua: kaparra...
Kristalak zeharkatzen dituen elur hautsa: edurlandar...
Elur bustia: elur-euri, lanbera...
Elurroldea: Hamaika bat izen
Haizeak metaturiko elurra: Bisuts-leku...
Eta gehiago era badira. Hau lagina baizik ez da.
4 Comments:
At 15:31,
Anonimoa said…
Arratsalde on. Lehengo egunean Osintxuar bati entzun notzan eta gero gure aita Bergararrari iradoki notzan gaia. Zera, "Aitta, eurra dihardu ezta?" bota notzan.
Eta berak erantzun (Osintxuar andra zaharrak bezalaxe): "Tira! elur kimixak"
Zera esan nahi zeben: malutak baino, pikor txikixak zirela batetik, eta ugari baino elur gutxi ziharduela.
Jakingarrixa izan daitekeelakuan idazten dotzuet.
At 16:13,
Kepa Diegez said…
Oso interesgarria, ez dekot bilduta berba hori, ganera kontzeptu bil egiten dabe bat: kantitate txikerra eta pikorra. Mila esker!!
At 18:20,
Anonimoa said…
Baimenik eskatu barik, baina zeure iturria agerian, Wikipediaratu dot artikulu honen edukia:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Elur
Eskerrik asko eta parkatu atrebentzia.
At 09:06,
Kepa Diegez said…
Ederto!
Argitaratu iruzkina
<< Home