EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/02/28

Baskarro

“http://gauntlet.ucalgary.ca/~gauntlet/eg/eg2/20040205/cold.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Hotz ikaragarria, galantza, itzela Euskal Herriko bazter guztietan. Mukiak gogortzeko besteko hotza, alajaina! Hotzari eutsi ezinik dabiltza tokirik hotzenetan. Miatu eta miatu jardun dugu geure berba-zakuan gaur bezalako egun baterako hitz dotore baten bila eta hara non zer aurkitu dugun: baskarro. J. M. Iribarrenek bildu zuen hitz hori oso egun hotza adierazteko. Beraren arabera Zaraitzu haranean erabiltzen zen.


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------