Aixaixak bustitzeko euria
Laguntza eske natorkizue. Horrela esaten ei zaio (zitzaion?) Oñatin euri meheari. Izan ere, horrela adierazten du Claudio Izagirrek bere liburuan "El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate". Inork badaki zer ote diren "Aixaixak" direlakoak?
4 Comments:
At 12:02, Anonimoa said…
Hiztegi berean daukazula uste dut: aixaixa = azeria.
Txipi
At 12:41, Kepa Diegez said…
Mila esker, Txipi. Ez nintzen konturatu.
At 10:20, Anonimoa said…
BADIHARDUGU Euskara Alkartiaren posta-zerrendan kontsulta egin dut eta, Txipik dion bezala, azaria da. Azalpena jaso dugu Oñatitik: "Aixaixak busteko eurixa". Euri txikiña, huskerixia, eulantza, euri-lipritza, euri-ziriña... da. Ondiok be ebalten dan esamoldia. Aixaixa
argixa izan, baiña konturatu barik aintzat hartzen eztan eurixak buztana busti egin otzan".
Abel Irizar
At 13:39, Kepa Diegez said…
Mila esker anitz!!
Argitaratu iruzkina
<< Home