- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai
Hemendik hartua Kirk urakan ohiaren erasana dela-eta, han-hemenka, haizeari buruzko iruzkin ezegokiak irakurri eta entzuten dira. Euskaldunen adimen-begiak era askotara adierazten du haizearen intentsitatea: adjektiboak erabiltzen ditu; aditzak errepikatzen ditu; graduatzaileez baliatzen da. Haize indartsua ez da tradiziozkoa. Horren ordez, adjektibo hauek erabiltzea egokiagoa da: Haize bortitza Haize petrala Haize sastarra Haize traketsa Haize zakarra Haize zitala Haize zorrotza ... Edo-ta Azkarki dabil Bizi antzean joko du Gogor joko du Indartsu joko du Baina, egundo ere ez *Haizea egiten du; beti ibili eta jo .
Iruzkinak