Elur-pikorta

“http://www.vivapunta.com/imagenes/fotospunta/nieve.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egunotan jende askok elur mota hau txingor edo kazkabarrarekin nahasi ohi du. Ez da harritzekoa, ze txingorraren modukoa da, baina izotza izan beharrean elur biguntxoa da. Euskalki guztietan askotariko izandepanak dauzkagu. Hona hemen zenbait:
  • Edur-gazura. B-Bolibar.
  • Elhur-irin. Herria astekaria.
  • Edur-kaskara. B-Meñaka.
  • Edur-pikor(t) a. G-Eibar.
  • Elur-pirrin. N-Uztarrotze.
  • Elur-xintxar. G-Andoain.
  • Elurxe. N-Baztan
  • Lapats. G-Bidania. N-Etxarri-Aranatz.
  • Txinbo, txingo. B-Gernika.
  • Txotor. B-Getxo, Loiu, Sopela Sondika, Urduliz.
Txotorra dela-eta, honako komentario hauek bildu ditu Iñaki Gamindek:

1."Txotorra edurren klasera da"

"Ba segun selan yausten dan batzuten txotorra geitzen dotzu, se espadator edurre lodi, badator ori granuladu, orrei txotorra". Iñaki Gaminde, Leioa Berbarik Berba.

2."Euri tte nastaten danen da txotorra" Iñaki Gaminde, Gatika Euskaraz.

3. “Txotorra da edur mea. Da lodi daunean botaten mamitzu dau. Txotorra igual urtu iten da. Selan in, urtu." B-Sondika.

4."Txotorra esaten da a siku siku yausten dana". B-Jatabe, Iñaki Gaminde.

Iruzkinak

Hau esan du iaieeaia erabiltzaileak…
Neure aitak, 84 urte, Begoñako baserri batekoa, txotorra be erabiltzen dau, txingorraren modukoa baina biguna hatzamar tartean zapaltzen erreza. Beraz, begoña aldean bebai txotorra.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...