EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2004/12/09

Gaurdina

Gaur eguzki haizeak joko duela ematen du. Beraz, egunotan izan ditugun lainotzarrak jan eta izarrez beteriko gaua geratuko bide zaigu. Hori dela-eta horrelako zeru izarratuak izendatzeko honako hauek aurkitu ditugu:

Gaurdina. Azkueren Hiztegian, Araban, Durangon eta Itziarren.
Izarrarte. Harrieten Hiztegia.
Izarraski eta Izarski. Azkueren Hiztegian.
Izarratu. Toki askotan.

Eta izarritu, izartsu, zerua izar dago eta Zuberoan Zohardi. Zuek, zer erabiltzen duzue?

1 Comments:

  • At 11:36, Anonymous Anonimoa said…

    Oskarbi ez ahaztu. Hainbeste neska gaztek darama izen hori...

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------