EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko herri-gunea.

2004/12/13

Amillena

Haizea egunotan hego-ekialdetik jotzen hasi eta itsasertzean oso eguraldi epela dugu. Horrelako haizea, hego-ekialdekoa, izendatzeko aurkitutako izenen artean, oraingoan hauxe hautatu dugu: Amillena. Azkueren arabera, Bizkaiko Iurretan eta Otxandion erabiltzen da. Eta gainera, atsotitz eta guzti:

Amilana / Amillena, fraka (soƱeko) zarren bila dabilana / dabillena




 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------