EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2004/11/10

Egiazko negua, san martinetan hasten

Badirudi aurten atsotitza beteko dela. Izan ere, mendi tontorretan elurra ikusten hasia da. Antzekoak honako hauek ditugu:
  • Negu ona izateko, san martinetako hiru aldiz elurre in behar du.
  • San Martiiin, elurra gertu diiin!
  • San Martin, negua aurretik edo atzetik, geienean, biettik.

Beste batzuetan ostera, sarritan, gainera, kontrakoa gertatzen da eta uda txiki moduko zerbait izaten da sanmartinetan:

  • San Martin uda, uda ttiki.







 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------