EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko herri-gunea.

2015/02/06

Txotorra ez da txingorra; edo, elur-pikorta ez da kazkabarra


Bilboko Zarandoa hiribidea, San Ignazio-Elorrieta aldean

Azken egunotako elurtea dela-eta berataz idatzi eta orijinala esatea zail samarra da. Elurteak elurte, gezurra badirudi ere, euskaldunok hainbat elur mota bereizten ditugu; hala ere, jende askok  txingorra elur-pikortarekin nahasi ohi du. Ez da harritzekoa; itxuraz, berdin-berdinak dira biak, baina txingorra gogorra da, izotza, eta, elur- pikorta edo elur-lapatsa biguna da, gozoa, hatzen artean desegiten da eta; txingorra, ostera, ez. Gogortxoa da, ez da desegiten.  Elur mota hori hizpide, han-hemenka, Euskal Herri osoan askotariko izandapenak dauzkagu. Hona hemen zenbait:
  • Edur-gazura. B-Bolibar.
  • Elhur-irin. Herria astekaria. 
  • Edur-kaskara. B-Meñaka.
  • Edur-pikor(t)a. G-Eibar.
  • Elur-pirrin. N-Uztarrotze.
  • Elur-xintxar. G-Andoain.
  • Elurxe. N-Baztan
  • Lapats. G-Bidania. N-Etxarri-Aranatz.
  • Txinbo, txingo. B-Gernika.
  • Txotor. B-Getxo, Loiu, Sopela Sondika, Urduliz.
Txotorra dela-eta, honako komentario hauek bildu ditu Iñaki Gamindek:

1."Txotorra edurren klasera da"
"Ba segun selan yausten dan batzuten txotorra geitzen dotzu, se espadator edurre lodi, badator ori granuladu, orrei txotorra". Iñaki Gaminde, Leioa Berbarik Berba.
2."Euri tte nastaten danen da txotorra" Iñaki Gaminde, Gatika Euskaraz.
3. “Txotorra da edur mea. Da lodi daunean botaten mamitzu dau. Txotorra igual urtu iten da. Selan in, urtu." B-Sondika.
4."Txotorra esaten da a siku siku yausten dana". B-Jatabe, Iñaki Gaminde.

Etiketak: , , , ,

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------