Ihintza eta garoa








Euskaltzaindiaren hiztegiak hauxe dakar:

[EH] garo
Baliabideak > Euskaltzaindiaren Hiztegia
(...) garo iz. Ihintza Goizeko garoa Bizk. (...)

[EH] ihintz
Baliabideak > Euskaltzaindiaren Hiztegia
(...) ihintz iz. Gau eta goizalde hotzetan, aireko hezetasunagatik, lur,
landare eta kidekoen gainean eratzen diren ur tanta xeheen multzoa
Goizeko (...)
(...) ihintz gozoa. Ihintz tantak. Bart ez du ihintzik egin. Lurralde
honetan hiru urtez ez da eroriko ez euririk ez ihintzik. Oinak ihintzez
bustiak zituen garo basur (...)


Hurrengo lerrootan garo / ihintz bikoteaz jardungo dut. Garo berba erabiltzen da euriari 
lotuta edo bakarrik. Lehenengo esanahia “goizeko ihintza” izaten da (EH), landareetan 
pausatzen dena, baina “iratzea” ere bai (EH). Jasotako adibide guztiak Bizkai aldekoak 
dira; beraz, pentsa liteke hiztunen adimen-begiak horrelako euri xehea erkatzen 
duela goizeko landareetan ikus daitekeenarekinAdibidez, auri garo Jataben bildua 
da (Gaminde, 2002); euri garo, Larrabetzu eta Mungian (EHHA, 2008); Arrietan, 
batetik, euri garo, baina, bestetik garo soilik (Gaminde, 2001). 
Herri horretan ihintza eta garoa bereizten dira, Gamindek aditzera 
ematen duenez: “Euriaren osteko garoa, ihintza euria egin barik sortzen da; 
garoa berriz, euria egin eta ostekoa”. Mendatan ere bereizten da: “Landareek 
euria fin-fin bota ondoren, edo goizean  edo iluntzetan izaten den ura” (Mallea, 2002). 

Hala eta guztiz ere, ihintz hitza ere erabiltzen da Gipuzkoa aldean euri xeheari 
irizteko; adibidez, euri-intz, Zestoan:  “euri lanbroa, tanta guztiz xehetan erortzen 
den euria” (Azpeitia, 2003); ebi intza, Hernanin (EHHA, 2008)ebintzaRafa 
Elizondo lagunari entzunda (Usurbil); eudi intxa, Hondarribian (EHHA, 2008); 
Lapurdiko Hendaian ere, uriintx (EHHA, 2008).  Bizkaian ere, adibide bat lortu da:
 euri iñutz, Mungian (EHHA, 2008).  Inontz eta ihintz berbak baliokideak dira; 
beraz, antza denez,  garo / ihintz bikotearen esanahia desberdina da han-hemenka.


Garo elera itzuliz, Oñatin badirudi txikigarri bat erantsen diola adimen-begiak 
garoari: garasta (Izagirre, 1959). Bizkaiko Jataben ere gauza bertsua gertatzen 
bide da, baina berba garro da: auri garrotxu (Gaminde, 2002). Hori dela-eta
garo barik, garro izan liteke Olagarroen eta kidekoen buruko beso moduko luzakin
 lirain eta malgua” (EH). Adimen-begiak euri xehea olagarroen garro luzakin lirainekin 
alderatuko luke. Baliteke horrela izatea. 











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda