Aro gaitza
Aro gaitza
Egunean baino egunean ugarituz doaz interneten "severe weather"-i buruzko webguneak. Zer ote da hori? Bada, eguraldiari lotutako "muturreko fenomenoak", hala nola, euriteak, elurteak, kazkabar-aldiak, haizeteak, erauntsiak... hitz batez hondamendi handi samarrak sortarazten dituztenak. Ugariren berri izaten dugu maiz, beste zenbaitetan, ostera, ez zaigu ezertxo ere heltzen. Kontua da, nola euskaratu behar genukeen, "severe weather" terminoa. Gaztelaniaz, zuzenean egin dute, "tiempo severo", beste hizkuntzetan antzera egin omen dute. Sarasolaren "Zehazki" Hiztegian, aroari dagokionez, "gogorra" eta "latza" dakar. Beraz, hori aukera bat izan liteke: eguraldi / aro latza. Gainera, fenomenoak kalifikatzekotan "latz" adjektiboa erabil genezake. Beste aukera bat aro gaitza da. Hori gustukoago dut. Izan ere "gaitz" berbaren adieretariko bat "handia", "itzela", "ikaragarria" da. Bestalde, tradiziorik ere badauka. Hauxe dakar Orotarikoak:
[OEH] ARO GAITZ (azpisarrera)
Baliabideak > Orotariko Euskal Hiztegia
(...) ARO GAITZ. "(S-saug), têmpete" Lh. "Temps qu'il fait
(sens de l'anglais weather ). Haro-gaitz, haro hun .
(sens de l'anglais weather ). Haro-gaitz, haro hun .
Bedau ( beda-haro )" Lrq. (...)
Iruzkinak