Negu (tx)epela!

http://t0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcRaN4wFPxMLJiSCg2ToYVdqPFFc6EIVA32Jrr81H-jfqgYlf3kF&t=1

Salbuespenak salbuespen, laster igaroko den negu hau txepel baino txepelagoa izan da, eguraldi kontuetan, jakina. Aro lehor eta epel askoa da, gatz bakoa, piper bakoa ia ezelako neguantzik ez duena, nire barrua ernegatzerainokoa! Txepela eta ez txapela eranzteko modukoa. Udagoienean erasan ziguna kontuan harturik, pentsatu genuen -oker pentsatu ere!- neguak ildo beretik joko zuela, baina, ez! Iruzur galanta egin ez digu, ba! Saltsarik gabeko egun lar lasaiak gailendu zaizkigu. Sikiera euri apur bat gehiago jardun izan balu! Hau ote da aro ona? Kalamidade honi deitzen diozue eguraldi ona? Eskerrak egunotan burugaina pittin bat busti zaigun, osterantzean ez dakit zer egingo nukeen, alajaina! Urtaroan urtaroko aroaz gozatzea da adinona, orekan egon. Eta udaberria, zer? Zer igartzen diozue? Berdin antzera ala euri eta hotzetara joko du? Ea nolakoak diren hilaren hondarreko zozomikoteak!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda