Eramaittu gogorra, atzokoa



Espero baino are handi eta latzagoa izan zen atzo astindu gintuen euri-erauntsia, majo astindu ere! Aurreikuspenek ziotenez, 80 litro arteko euritea izan zitekeen, baina Bilbo inguruko Abusu aldean euri-kopurua ia 200 litrokoa izan da, beraz, halako bi. Hori dela-eta, arotiztegian hasi naiz hautsa kentzen eta hara non agertu zaidan berba-familia ezagun samartu gabea: eramai, eramaitu eta eramaitza terminoak. Gehienak Candido Izagirrek jasotakoak dira Oñati aldean. Antza denez, ez dago ukatzerik eramaittu euri erauntsi luzea dela: “…eurijasa eta erauntsien tankeran erabili ohi da, gaur berton ere, gehienbat: eramaittu bat, egun batzuetako erauntsialdia, edo eramaittu gogorra, ekaitzaldi gaiztoa izan denean...” Gainera nabarmentzekoa da Oñati bertan eramaitu aditz gisa “agiraka egin” edo “eraso egin” adierazteko erabiltzen dela: "Erámaittu xaot, le he reñido, reprendido" "Goixan zana beian erámaittu (erámaiketia) nitxaan, atacar". Beraz, horra hor eremu etno-semantiko bertsua hartzen duten zenbait hitz eta aditz: eraso-erasan-erauntsi-eramaitu. Laurok –ra- artizkia dute, seguru asko, antzinako aditz arazleek zeukaten artizki bera. Adibidez, eman->eRAman edo ekarri->eRAkarri.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...