Negu-aitzina

http://poetrydispatch.files.wordpress.com/2008/01/autum.jpg

Dakizuenez, euskarak berak ematen dizkigun zantzu eta lorratzen arabera, badirudi antzina bi urtaro baino ez genuela: uda eta negua. Gerora, "Mendebalde"-ko Kulturaren eraginez, eta horretara egokiturik, beste bi erantsi zituzten euskaldunek, udaberria eta udazkena. Euskaldunok "goibel eta kopetilunak" omen garen arren, ikuspegi baikor eta alaia ematen diegu beste bi urte-garaiei, udarekin lotzen baititugu. Hala eta guztiz ere, Lhanderen Hiztegiak dakarrenez, badira zenbait hiztun udazkena neguarekin uztartzen dutenak negu-aitzin izendapena erabiliz. Tristeago ote? Errealistagoak? Baliteke, ze, joandako asteko truxuak lazterainokoak izan ziren eskualde batzuetan, bereziki Bizkaiko eta Lapurdiko Kostaldean. Haiek euri-erauntsiak, haiek!! Guziarekin ere, gaurdanik aurrera, udazkena sartzearekin bat atertu du eta aroak "hobera" egingo bide du. Profitatu!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...