Hogeita hamabost era topatu ditut han-hemenka euskalki guztietan larunbat-igandeetako euriaren sendotasun, garraztasun eta adartasuna adierazteko. Itzelen Bizkai aldean egin zuenez gero, blog honen asmotxo didaktikoa lagun, bertan erabili ohi diren / ziren batzuen berri emango dizuet ikasi eta zabal ditzazuen. Jakina, Euskara Batuara egokiturik daude, inork oztoporik izan ez dezan. Zein baino zein ederrago eta bustiago! Gehienak
Justo M. Mokoroaren hiztegitik aterata daude:
Euria sendo daEuria garratz daAdarka da euriaEuri handia egin duEuritza itzelak egin dituEuri eta euri dagoEuri ederrak bota ditu
Iruzkinak