Ihaute ixtilkor, Bazko urikor, moltsa bethekor.
Aurtengo herri-inauterialdia goiz samar suertatu zaigu eta horren erakusgarri Zuberoako maskaradak dira, ze, orain dela aste pare bat hasita daude. Hemendik aurrera makina bat plazaratuko dira herri zein hirietan. Gaur, hain zuzen ere, Ituren eta Zubietako joaldunei dagokie naturari hots egin eta bat egitea beren ibilaldi ikusgarrien bitartez. Inauteriak hizpide, beraiei loturiko aro-atsotitz bila ibili eta hauxe baizik ez dut topatu: "Ihaute ixtilkor, Bazko urikor, moltsa bethekor". Honezkero ohartuko zinetenez, iparraldean jasota dago eta usu bezala euria oparotasunaren ikurra izaten da laborariarentzat. Hala ere, gozatzekotan nahiago izaten dugu inautea "ixtilkor" izan ez dadin (1. lohia, lkatza. 2. putzua, ur geldizko hedadura txikia); "Bazkoa" ere, ahalik eta aterien. Beraz, gaur egungo gizartearen pentsamoldeak ez du inondik inora bat egiten antzinakoarekin. Nekazaria haserre eta "hiritarrok" pozik; nekazaria pozik eta gu kopetilun. Aisialdiaren baitan gaude, alajaina!
Iruzkinak