EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/10/08

Tiphoiak

“http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/b6/Etruscan_mural_typhon2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Grezia aldeko mitologian, Tiphon, Tiphaon edo Tipheo (antzinako grekoz Τυφών Typhôn, Τυφάων Typhaôn, Τυφωεύς Typhôeus edo Τυφώς Typhôs, τῦφος tuphos-etik ‘kea’; latinez Typhon) jatorriz honela azaltzen den jainkoa da: urakan suntsitzaile edo mamutzar hegodun lazgarri gisara, ahotik sugarrak jaurtitzen dituena eta izterren artean ehunka suge dauzkana. Gearen azken semea izan zen, ordukoan Tartarorekin, leitzuloko izakia:

Baina, Zeusek Titaneak ortzitik egotzi zituenean,
Gea ikaragarriak Tartarorekin bat egin eta seme txikia eduki zuen,
Afroditaren laguntzarekin batera.

Eta den-denak urakanak ez direnez gero, oroit gaitezen gaur Krosa tiphoia -Kanbodia aldeko kurrilo mota bat- Txinara heldu dela eta milioi bat lagunek beren trasteak hartu eta ospa egin behar izan dutela Zhejiang eta Fujian probintzietan. Izan ere, bertara egunotan milaka lagun iritsi ohi dira Txinako Nazio egunari dagokion oporraldia igarotzekotan. Txinara heldu aurretik, erauntsiak Taiwan aldean haizete ikaragarriak eta eurijasak sorturik bost lagun hilarazi zituen. Hauxe da aurtengo tiphoialdiko hamaseigarrena; denboraldia abuztuaz geroztik abendura arte luzatu ohi da. Tiphoien eraginik handiena Txina, Taiwan, Filipina eta Japonia herrialdeetan izaten da, Barea ozeanoan edota Txinako Itsaso aldean, alegia.


Trabajadores de rescate en Taiwan

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------