Sendo, irmo eta tinko
Ipar Europan kokatu zaigun egundoko antizikloiak sendo, irmo eta tinko dirau. Haren ezker hegala Iberiar penintsularen gaineraino heltzen da eta eskuinekoa Siberiako barneko alderaino, alajaina! Hori dela-eta, Atlantiko aldeko zurrunbiloak geldiarazirik egon dira ate joka penintsulan noiz sartuko. Baten baten hondakinek ferekatuko gaituzte egunotan, antza. Haren eraginpean, goiz hotz samarrik izan dugu azken hiru egunotan, batik bat Euskal Herriko barrualdean. Emeki-emeki, baina eten gabe aroak udazkentzen dihardu, ateri eta lehor, baina azken urteotako hego haizearen bolada harroxkorik gabe. Aileza iraun! Orixe idazleak "Euskaldunak" lan miresgarrian adierazi zuenaren arabera:
Gaua luzatzen ari, nabarmentzen otza,
goizean ote, ez ote, zokoan izotza.
Orman ipurdiz gora euli lepa-motza:
negua urbil dalazko siƱale zorrotza.
2 Comments:
At 22:51, Anonimoa said…
Euli lepa-motza hego ahularekin hobeto: aspalditik ikasia dugu 'amezketarrok'. Zu, Kepa, bestearekin hpbeto, ezta?
amezketarra
At 23:37, Kepa Diegez said…
Batere dudarik ere!
Argitaratu iruzkina
<< Home