Ekainean hego haizerik ez, baina...

http://blog.eitb.com/eguraldiblog/media/image_1084_large.jpg


enbatak
, bai, alajaina! Izan ere, enbataldiak martxotik urrira iraun ohi du. Sarri askotan komentatu izan dugunez, enbatak "Bizkaiko Golkoko itsasaldean, hego-mendebala jotzen ari dela, mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik bat-batean jotzen duen haize-bolada zakar eta bortitza" dugu. Geure-geure fenomenoa bada ere, izendatzeko erabiltzen ditugun hiru izendapen nagusiek jatorri arrotza dute: enbata, galerna eta soberna /zopherna. Azken hau ipar-ekialdeko euskalkietan erabiltzen da. Itxura denez, latinezko superna(m)tik datorkigu, hots, "gure gainetik dagoena edo zerbait jasoa". Ukaezina da zophernak gu baino are goragokoak eta gailenagoak direla. Larri ibili! Beraz, datxekigun haizea izanagatik ere, baliatu ohi ditugun terminoak ondoko erdaretatik atzeman ditugu, segur asko arrantzaleek eurenganatuak. Harriek hizketan zekiten garaian nola iritziko ote zioten enbatari?


Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Ba liteke orduan, sasoi hartan, ez egotea ezein hitzik hortarako. Zeren orduan eta ere geroago ez zegokeen konzepturik -jabetasunik- hortarako. Halan nire ustez hitzak sortzen dira ber noiz sortzen da konzeptua edo delakoaren jabetasuna edo oharmena.

Hori nire eretxi intuitivoa. Halan beharbada eta ere seguruenez ez dagoke badia hitza herri guzietan non dagoz badiak de facto. Edo harik asmatu grekoek konzeptua hon ozeanoa edo okeanoa -ωκεανος- ez zen existitzen ezein hizkuntzetan eta hori argiki ikusi ahal dugu nola da prestamoa hizkuntza askotan.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Ahaztu zitzaidan esatea ze euskaraz ere ez "daukagu" badia hitza izanik ere badiak eta itsasorik.

-esan nahi bait dut hitz autokhthonorik edo "geurerik"-
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Zalantza barik, erabiltzen ditugun berba guztiak geure-geureak dira. Jakina! Hizkntza bakoitzak lexiko-hutsuneak bere erara konpontzen ditu: batzuek maileguen bitartez, beste batzuek neologismoen bidez eta beste batzuek barneko dinamiketan oinarrituta, adibidez, eratorpena eta hitz elkarketa. Aspaldiko euskaldunek ez ote zuten anztemango enbatarik? Bai, jakina, baina, ziur asko beste herri batzuekin harremanetan jartzean bereganatuko zituzten beraien berbak, agian zehatzago fenomeno hori adierazten zutenak. Kasurik xelebreena kolore berdearena da, ezta?
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Lehen, eta zenbat historikoki lehenago, populuak generalean ziren monolingueak zekitenak soil bere hizkuntza proprioa. Orai gauzak ez dira holan eta monolinguek heurek ere ba dakite differentziatzen, esaterako, artean hizkuntza differenteak, jakin, ez ulerturik ere, ea entzuten dena da italianoa edo russoa edo holakotsuak.

Lehen' gehienek, populuaren ia totalitateak, ulertzen zuen guzia eta zutena ulertzen zen bere hizkuntzakoa. Muga linguistikoak eta limiteak ez zegozen kasik edo ziren, nire aburuz, oso eta lar lausoak. Bada, eta loturik geure kasuko hitzari -enbata- momentuan noiz nahi zuten erabili hitza -enbata-' zerabileten ezein trabarik gabe, jakin gabe eta arduratu gabe hitza zen proprioa edo mailegu edo arrotzhitz eta pensatu gabe behar zuten eratorri edo beste. Nire aburuz, horiek ardurak ez dira existitu eta ezta dira existitzen orai ere artean gente gehiena.

Entzuten, ulertzen eta erabiltzen zuten guzia zen bere hizkuntza bakarrekoa, gurean euskarazkoa. Gaur kambiatu dira parametroak, parametro historikoak eta kulturalak, koordenadak. Gainera lehengoa lehengoentzat eta ba dugu zeri lotu orai oraingo koordenada eta premia berrietan.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Kolore verdeaz esan duzu zeozer, baina zer da dagoena hortaz? Nik ez dakit istorio edo historia hori, zein da?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Erramun, hemen duzu hausnarketa bat:

http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin95_87/Jakin95_87_077.pdf
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Eskerrak Kepa zure aipua gatik buruz koloreak konsultatzeko interneten. Hasi naiz irakurtzen eta irakurri dut zati bat baina utzi egin dut ze da lar luzea niretzat, uste nuen zatekeela laburrago.

Da textu interesantea dagoenarentzat hortan interesatua, ez niretzat behintzat orai.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda