Azterketaroa
1. Ibiltzeko aro/giro ona
bidagiro: G-Andoain. (Azkue).Hiztegia.
bidegiro: L-Ainhoa. (Azkue). Hiztegia.
bidaro: Bizkaiera, Behe-Nafarrera, Lapurtera, Zuberera. Bidaro onetan ibilten niz aise, bena bidaro gaixtoetan nekez yalgitzen niz etxetik. (Salaberry). M Vocabulaire. Bidaro ona edo gaitza izan dedin joan beharko dugu (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
2. Kanpoan egoteko aro/giro ona
egotaro iz.: B-Gatika. Egotaro ona dau. (Iñaki Gaminde). Gatikako Euskaraz.-> freskure (gaueko ihintzaren ondorioz goizeko egotaroa). B-Gatika. Ibilttaldi goixeko freskuren edo illlundean yatzi tte ostean edo olan ataraten siren kanpora egunen birritten. (Iñaki Gaminde). Gatikako Euskaraz.
3. Gauez ibiltzeko aro/giro ona
gaugiro iz.: Garai ontan, gaugiro onekin iñor irixten ez dan toki ontara. (T. Garbizu). Euskal Esnalea 1925, 211 or.
Beraz, azterketetan murgilduta ibiltzeko aro edo giro ona azteketaroa / azterketagiroa?
Iruzkinak