Egutaidea
Euskal Herriko biztanle gehienen ustez, hego haizea udazkeneko haizea da. Egia esan, ez dago nola edo hala jotzen ez duen hilabeterik. Frantziako Meteorologiaren ikerketa batek, Biarritzeko Behatokiko Raoult-ek egindakoak, 1957tik 1969ra bitartean eginda, milakoetan hilabeteka honako banapena ematen du:
Urt. | Ots. | Mar. | Api. | Mai. | Eka. | Uzt. | Abu. | Ira. | Urr. | Az. | Ab. |
95 | 111 | 113 | 82 | 78 | 54 | 31 | 22 | 71 | 137 | 131 | 75 |
Datu horiek ikusita udazkenaren berezitasuna egiaztatzen da; urria eta azaroa bat eginik milako 268 kasu izaten dira eta uztail-abuztuetan milako 53 baizik ez. Bestalde, Raoult-en azterketak bigarren aro hego haizetsua nabarmentzen du, otsaila-martxoa, milako 224 kasu dituena, ziurrenik, neguaren amaierako antizikloi kontinentalaren eraginez. Beraz, hilabeteetan urrian jotzen du gehienetan hego haizeak. Hori dela-eta, Bizkai aldean urri(ko) haize edo urrieta haize arrunt samarrak dira sasoia eta haize mota bat eginik. Nolanahi ere, Ni neu Kandido Izagirrek Oñati aldean jasotako egutaide terminoak eta beraren azalpenak zoratzen naute: "hegoaldetiko haize atsegina, aroa, nolabait, txukutzen duena". Eta Mundakan, egutaidea lagun, tutuan barrena lerratzen dira surflariak. Zorabiagarria!
Iruzkinak