Udazkendu du aroa, azaroa irailean.

http://artscad.com/A.nsf/(IE-Editor-Elements)/SRVV-62HNL2@En%20t%C3%AAte%20-%20portfolio.jpg/$FILE/En%20t%C3%AAte%20-%20portfolio.jpg
Aurrez ikusita zegoenez, aroak gorrira egin du egunokin. Tira, "gorria" edo "zurira" ezen, salbuespentxoak salbuespentxoa, Euskal Herriko bazter gehientsuenetan eulberatzat jo baitaiteke, euri onuragarria, alegia. Eta euriaz gain, hozberoak ere galanki egin du behera, egin ere! Gureko egongelako termometroa 26ºC adierazteraino ailegatua zen. Huraxe beroa! Udazkendu egin du, bai, baina "azaroa"n garelakoa ez dela batere egia, ez dagoela orduko eguraldirik esango didazue. Zuzen zaudete, beronek ez dauka azaroaren trazarik. Nik beste kontutxo bat eman nahi dut aditzera; "azaro" berba Bizkaiko Leioa herrian lehortetxoen ondoren esperantza handiz egiten duen euriari esaten zaio. Hona hemen Iñaki Gamindek Leioa Berbarik Berba liburuan jasotako lekukotasuna:
Asaro ixetan da, siketa edo sikun osten datorren euriri esaten yako asaro.
(Azaroa izaten da, sikateen ostean datorren euriari esaten zaio, azaroa).

Halanda ze, gora azaroa!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda