Egunotan erasaten digun bero saminak gogait eraginda, atzo udako tenporen lehenengo eguna zela aipatzea ahaztu zitaidan erabat. Ez dut egin, ordea, udaberriko tenporetan bezala haizeen eta hozberoaren jarraipen zehatza, baina, oro har, esan beharra dago egun makur samarra izan zela. Hartutako datuen arabera, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean baizik ez ziren libratu, nolabait, beroaren erasotik, ipar-ekialdeko haizeak jo omen baitzien. Une honetan, eguerdiko 12.20ak dira eta atzoko beroa areagotu da, 31ºC eta hezetasuna ere berdin %31 !!
Honelako beroarekin nora edo hara lehertu behar du. Berandu baino lehen izango ahal da! Hala eta guztiz ere, gaur ez da tenpora-eguna, zenbait tokitan aste osoari begira egoten badira ere, adibidez, Zuberoan. Eta Bizkaian kontra-tenpora eguna ere bada, datorren asteko asteazkena, hain zuzen ere. Agian Pello Zabalak emango digu beraien berri astea amaitzen denean, eh, Pello?
8 Comments:
At 15:53,
Anonimoa said…
Udaberriko tenporek ez zuten askorik asmatu, ezta? zeren, oker ez banago, nahiko udabarri hezea, freskoa eta bustia iragartzen zuten arren, justu kontrakoa gertatu da.
Ia zertan geratzen den, biana fidatuz gero udako lehenengo hilabetea edo beroa datorkigu.
At 18:50,
Kepa Diegez said…
Aupa Xabi:
ezetzean nago. Hala ere, ea zer dioen Pello Zabalak. Udaberriko tenporen egunak zuk diozun moduan fresko eta bustiak izan ziren eta udaberria maiatzera arte, freskoa, bai, baina bustia... Atzokoa, baldin bada ekainaren 21etik uztailaren 21era, jai dugu.
At 22:16,
Anonimoa said…
Aupa konpainia...
Aste lanpetuan nabil, eta bero itogarri erre honekin!
Erreparatzen nabil bai, zuek bezalaxe. Astea osatzean, saiatuko gara. Udaberrikoek, nik uste, aste osoa kontuan hartzearen aldeko atera dira. Ostiral-zapatuetan amaitu balitz, noski, "udaberri euritsu ta bustia". Igande-astelehen-astearte-asteazlen. hain garden ta garbiak izan zirenez, hor izan dute ispilua: apirilaren azken aldean hasi eta maiatz osoa eta ekaineko lehen 7 egunena. Zubero-Bizkaiak arrazoi: giputxok beti presaka ibili beharrez edo, larunbatean jakin nahi eta... hara! Non gelditu da udaberri euritsua?
pellozabala
At 12:18,
Anonimoa said…
Orduan muturretako euskaldunak garaile tenpora kontuetan, ezta Pello? ;-)
Oraingon ere aste osoko teoria gailentzen bada, eguzkia eta beroa zenbatgura izango dugu, zeren zelako astea egin digun, itzela hondartza zaleentzat eta negargarria baserritarrientzat.
At 12:43,
Kepa Diegez said…
Oker ez banago, "astea" aipatzen denean, uste dut asteazkenetik asteazkenera egiten dela, ezta, Pello?
At 13:08,
Erramun Gerrikagoitia said…
Nik hori -ezen astea da eguaztenetik eguaztenera- ez nekien eta uste dut gehienok ez dakigula, ez euskaldunok ez enparauok. Zertara dator hori? Nik jakin nahi nuke, horregatio.
At 13:20,
Kepa Diegez said…
Kontua zera da: badirudi tenporetan tradizio desberdinak direla; ezagunenak hiru egun hartzen ditu aintzat: asteazkena, ostirala eta larunbata. Bestalde, Bizkai aldean, hurrengo asteko asteazkena ere hartzen da, hau da, "kontra-tenpora" eta Zuberoa aldean, astea osoari begira egoten dira. Hala ere ez nago seguru -Pello Zabalak berretsi lezake- ez dakit astelehenetik igandera artekoa neurtzen duten ala asteazkenen batetik bestera artekoa. Horixe izango litzateke "astea" tenporen kontuan.
At 22:33,
Erramun Gerrikagoitia said…
Ondo dago hori argitasun hori ze nik behintzat uste nuen ari zela buruz hutsik astea, astea normalki eta ez buruz tenporetako astea. Orduan ez dut ezer esatekorik ze nik gainera ez dakit zer dira tenporak nahiz askotan entzun dut buruz tenporak.
Hori' gauza bat dela astea, normala, dituenak zazpi egun eta beste konzeptu differente bat aste tenporetakoa edo tenporetako astea zein differente kontatzen bait da antza; eta da orokorki aste klase marginal bat edo zeharo espezifikoa.
Eskerrak argitasuna gatik.
Argitaratu iruzkina
<< Home