EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/05/16

...eta maiatzekoa gazura

“http://www.polenweb.com/images/molkesol%20suero%20ynsadiet.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Horrelaxe amaitzen da atsotitz ospetsu bat elurra hizpide duena. Hauxe duzue oso-osorik: Izotzileko elurra burdina; otsailekoa altzairua; martxokoa harria; apirilekoa da zura; eta maiatzekoa gazura. Euskaldun baserritarrak hilabeteen arabera elurraren gaineko iritzia ematen du. Badirudi nolabaiteko mailakatze edo graduazioa egiten duela, elurrik onenetik txarrenera, edo. Hori dela-eta urteko lehenengo hilabeteen elurra ona baino hobea da, burdina, altzairua, harria... babesten duela ematen du, baina, maiatzekoa, gazura. Zer esan nahi ote du elurra gazura dela uztarako? Gazura, berez, esnea gatzatzean eratzen den ur gazia dugu. Beraz, zuritu eta zapaldu ondoren eratzen den ur zikinarekin erkatzen da gazura? Zer pentsatzen duzue honetaz guztiaz? Ezagun egiten zaizue gazur berba? Ah!... kontuz, gero! udak gu zipriztindu izanak ez du esan nahi atzera era hotzak eta elurrak erasango ez digutenik! Argi ibili hilaren 22tik aurrera!


OHARRA: Ahaztuta nengoen, baina etno-meteorologian gazura erabiltzen den elkarketa bat: edur-gazura. Hauxe da aipua:

"Arañegun egin eban edur-gazurea ; atzo edur-malutea ; gaur edur-matasea ; biar izango da edur-kresala".
(Grados de consistencia en la nieve: -1, ligera; -2, grandes copos; -3, copiosa; -4, emporcada....)
Azkue Resurrección Mª / Txirrist . Diccionario V. E. F. (Tomo 1.). (R. M. de Azkue)1905 1906 (B )

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------