Behor haizeak kukuixerdia ekarri zigunk
Asteburu polit askoa egin ondoren, atzo arratsaldean behor haizea gailentzen hasi eta mendi gainak lainoz tindaturik, gaur goizeon kukuixerdia isurtzen hasi ez dink ba! Behor haizea bendunorra edo ipar haizea izendatzeko Zuberoako Urdiñabe herrian erabiltzen omen den hitz elkarketa oso adierazgarria dunk. Zer ikusirik daukate ipar haizeak eta behorrek? Inork hartzen dio usainik? Kaletar peto-petoa naizen honi argitu gabeko misterioa gertatzen zaidank. Behorrak asaldatzen ote dira bendunorrak jo ohi duenean? Batek zakink. Ah...! Beste berba, kukuixerdia, Bizkaiko Kortezubin -Marko Polloren herria- euri xeheari esateko erabiltzen dunk. Ez zakinkat zehatz zer ote den kukuix delako hori, baina, susmatzen dinkat kukuts dela, hau dunk, lihoari, bihurritzean, ateratzen zaion gandor-modukoa edo, beste barik, gandorra. Hortaz, euri zarama botatzen duenean, bazirudink gandorra busti samartzen zaigula, edo. Ezbairik gabe, punki mugimendua bere jatorria Euskal Herrian dagoela diotenak zuzen baino zuzenago zaudenk. Bai horixe! Euri mehea eta gandorra, hori dunk nahasketa liluragarria! Gaurkoan, denak ditunk susmoak, dela behorra, dela kukuts... Euskaldun gizakiaren irudimena oparoa izan dunk, mendeak joan, mendeak etorri. Ez zagonk zalantzarik! Gora Wazemank!
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home