2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
2006/03/01
Zozoila hasi da
Hausterre egunean suertatu da urteko hirugarren hilabeteari ekitea. Izendapenak hizpide, Euskara Batuan hizkuntza erromanikoetatiko martxo erabiltzen da gehien. Bizkaierazko marti izenak are zaharragoa ematen du eta badirudi latinetik artez heldu zaigula. Erromatarrek Marte jainkoari gorazarre eginez horrelaxe izendatu omen zuten, soro, bazken eta batik bat gudaren jainkoa. Antzin-antzina erromatarren Martius urteko lehenengo hilabetea omen zen. K.a-ko 153. urtean urteari hasiera emateko ohorea galdu eta hirugarrenera igaro omen zen. Beste bi izenei dagokienez, biek ematen dute nekazaritzari lotuta daudela. Epailak epai-aroarekin bide du harremana, hau da, ebaki edo inausteko garaia. Zozoila dela-eta, Pello Zabalaren Naturaren mintzoa izeneko liburuan baizik ez dut aipamenik aurkitu. Antza denez, martxoaren inguruan sortu ohi dira zozokumeak: “Zozoilla deitzen zaio martxoari. Zozokumeak, marti-zozoarenak hortxe ibiltzen direlako dagoeneko”. Inork erabiltzen du zozoila berba?
Bai, zezeila erabiltzen da -nahiz gehiago erabiltzen da febrerua- eta da ekibalentea kin otsaila. Nik holan ikasi nuen ume nintzela Munitibarren jendearen artean.
4 Comments:
At 15:06, Anonimoa said…
eta Zezeila? erabiltzen da, ezta?
At 15:28, Kepa Diegez said…
Kaixo!
Nik dakidala eta neure datuen arabera "zezeila" otsaila adierazteko erabiltzen da. Begiratu hilabete horri dagokiona.
At 21:12, Erramun Gerrikagoitia said…
Bai, zezeila erabiltzen da -nahiz gehiago erabiltzen da febrerua- eta da ekibalentea kin otsaila. Nik holan ikasi nuen ume nintzela Munitibarren jendearen artean.
At 14:12, Anonimoa said…
Aita zenari entzuten nion garaiotan:
"Ama Birjina martxoko:
sorta hosto bizkarrean
eta zozo-kumeak kolkoan".
Tomax.
Argitaratu iruzkina
<< Home