EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/03/11

Udaberriko tenporak: 3. eguna

“http://www.artelibre.net/RICARDOASENSIO/PAISAJES/5.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Zelako gaua! Etengabe bota ahalean eta barra-barra euria egin ez digu, bada! Ordu honetan, goizeko 10.30ak, ur-putzu franko daude non-nahi. Leihotik itsasadarra hondakinez beterik ikusten dut: adarrak, zikinkeria ur arre-arrea... eta kalatxoriak eta antxetak erdi zoratuta norgeturik. Tira, tenpora-eguna da, beraz gakizkion argitaratzeari goizeko 9.00etan Deustuko estazio meteorologikoan jasotako datuak:

09.00etan jasotako datuak honako hauek dituzue:

Haizearen batez besteko abiadura: 18,0 km/h
Norabidea: Ipar-mendebala
Airearen tenperatura: 9,9 ºC
Lurraren tenperatura: 10,7 ºC
Hezetasuna: % 99
Prezipitazioa: 1,3 l
Presioa: 1021,9 mb


16.00etan jasotako datuak honako hauek dituzue:

Haizearen batez besteko abiadura: 2,2 km/h
Norabidea: Ipar-ekialdea
Airearen tenperatura: 8,9 ºC
Lurraren tenperatura: 10,6 ºC
Hezetasuna: % 100
Prezipitazioa: 0,3 l
Presioa: 1024,3 mb

20.00etan jasotako datuak honako hauek dituzue:

Haizearen batez besteko abiadura: 30,6 km/h
Norabidea: Ipar-mendebala
Airearen tenperatura: 12,3 ºC
Lurraren tenperatura: 12,1 ºC
Hezetasuna: % 100
Prezipitazioa: 0,1 l
Presioa: 1023,9 mb

24.00etan jasotako datuak honako hauek dituzue:

Haizearen batez besteko abiadura: 31,0 km/h
Norabidea: Ipar-mendebala
Airearen tenperatura:
12,2 ºC
Lurraren tenperatura: 11,9 ºC
Hezetasuna: % 95
Prezipitazioa: 0,1 l
Presioa: 1025,9 mb

Larunbateko batezbestekoak honako hauek dituzue:

Haizearen batez besteko abiadura: 22,2 km/h
Norabidea: Ipar-mendebala
Airearen tenperatura:
11,0 ºC
Lurraren tenperatura: --
Hezetasuna: % 92
Prezipitazioa: 45 l (guztira)
Presioa: 1022,4 mb

3 Comments:

  • At 13:38, Anonymous Anonimoa said…

    Koarta-tenporen astean gaudenez, dena hartu beharko guhu kontuan, Kepa. Lan oso txukuna egiten ari zara, Deustu aldeko datuak hemen azalduz, egoki eta mainatsu, dena behar dugulako honelakoetan gogoan eta kontuan hartu.
    Nik, aste osoari begira nagoela, propio, gogoan daramatzat orain artekoak, eta begien aurrean ditut hurrengo egunei buruz iragarten zaizkigunak. Eta gaur goizean, hala nioen Eyskadi Irratian, "haize festa" izanen dugula aste hau. Eta ez 'festa' bart gaueko haize bortitz traketsak ibiliko direlako haizebegi guztietan barrena (ez zegoen iragarrita bart ibili den sorgin-haize malapartatu hau, bestela 'alerta egoera' gaztigatu behar ziguten...), baizik eta den-denetarik espero direlako haizeak, notizi hain ezberdinak ekartzen dituzten haize mezulariak. Izan ere, lehen egunean (asteazkenean), primerako eguraldi dotorea bota zigun, hegomendebal xume laztan batekin (hemen barrualdean, batipat), ostegun-ostiralak, berriz, mendebal eta ipar-mendebala areago; bart goizean, itsasokoa omen, mapa eta iragarpenak ziotenaz, baina hemen ibili denak, hego-mendebal trakets baldarraren ufadak ekarri ditu, barazar alde horretan zuhaitzak botatzeraino, esan dutenez... baretu da goizalderako, Deustun bildu duzun datuaren arabera; hala espero da aurrerako ere. Baina, bihar ipar ahultxo bat pasako dela dirudi ("ipartxo dultzia", erromantzeak dioenez), eta laister batean, frantzi-iparretik ia igaro gabe, ekialdekoa dator astelehenerako, hego-ekialdekoa ere bai hurrena, tenperatura oso goxoekin... bueno, horrixe deitzen diot nik "haize-festa", udaberriko eguraldien nahasmen eta zurrunbiloa anuntziatuko ligukena: ekarriko ditu tartean oinaztu eta ekaitz modoxo (eta ez hain modoxoetako) bat edo beste...
    Segi dena apuntatzen. Biziki eskertzekoa da eta...
    pellozabala

     
  • At 00:36, Anonymous Anonimoa said…

    Txapela kendu beharra dago Pello Zabalaren aurrean. Hau ez da eguraldi edo aro igerle bat: hau eguraldi kritiko bat da. Oinezko kristau korrienteok kolore bizi eta anarkian ipiniak ikusten dizkiogun Zumetaren koadro bati, arte kritikoak hezurra, mamia, azala eta baita ezkutuko izpiritua ere esplikatzen dizkio. Etnometen irakurle gehienok tenpora egun hauetan euriari baboak bezala begira gauden bitartean -urak orkatilatik gora noiz igoko zaizkigun beldurrez- Zabalak poesia eta intentzioak aurkitzen dizkio haizeari. Horra haizeen analisia. Interpretazioa ezagutzeko irrikitan gaude.

    Tomax.

     
  • At 11:40, Blogger Kepa Diegez said…

    Guztiz bat! Aro ikertzailea baino gehiago, aro-olerkaria dugu Pello! Ea nolako interpretazioa egiten duen.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------