Hegoaren despeida zozomikoteetan.

Nioena, astelehen-astearte, tenperatura gozo epel emedunak izango badira ere, handik aurrera freskatzen, eta ostegunean hoztutzen, eta ostiralean (egun zoritxar bereziduna ia beti) mendietan behera elurra ere hortxe. Noraino jaitsi daitekeen ezin da seinalatu astebete aurrez, baina koska naturala eta apiril kolorekoa hortxe datorrela, bai. Beraz, asteburu honetan, egiogun hegoari merezi duen despeida ta agurra.
pellozabala
3 Comments:
At 18:15,
Anonimoa said…
Ez dugu -eta eskerrak- joan den astetik begira ikusten zen posturako maparik eta hotzik. Ostiral goizerako -7 ere ikusi nuen inguru hauetarako. Halere, gure mendebal korapilatsu horretan depresioguneak dauzkagun bitartean, ongi eutsi die Europa ipar eta ertainetik iristekoak ziren hotzaldiei, eslabiar herrialdeotan hainbat euri eta ezbehar sortu duten uhinaldi horiei.
Nolanahi ere, eta Kepak Algortan ipini izenburuarekin akordatuz, Nasako ta beste 'zientifikoen' lasa-lana onartuko balitzaigu 'herri jakindurian' murgiltzen garenoi, nahikoa 'prakalas' ibiliko ginateke gu ere. Begira zer zioen aste honen hasieran INMko iragarpen lau egunetarakoak: kontu jakina zen penintsulan gora, astelehenean hasi eta eguraldi kazkartzen bat zetorrela. Zenbat euri bota zezakeen lau egunotan? Mapa zehatz zertzeladaz betetzen zuen egunez egun: eta baita lau eguneko kopuru bat ematen ausartzen zen. Lau egunetan, gehienez ere : 40tik 50 litrotara (10 litroren tartea ez da horrenbestekoa), eta gutxienez bota zezakeena: 0'5tik 5'0 litrotara. Tarte eta hesi horiek hartzekotan, ez da NASAn ikasia izan behar, ez eta 'zientzia gizon' aparta ere, nik uste. Horrenbeste edonork ere, baserritar zein artzain, hesi extuagoetan ohituak ez al gaude, bada? Horrela zetorren, bada, penintsula guztirako iragarrita. Beajondeiela! Eskerrak ez zain inporta guri beste, eguraldiaren trazak gertutik jarraitzea! Tomax, guk ere, horrela... ake baietz!!
At 10:08,
Kepa Diegez said…
Je, je, je! Azkenean, pasa den astean sumatzen zen iragarpenak huts egin du. Ai NASA barrabasa!!
At 11:01,
Anonimoa said…
Ez dakit inor salbatuko ote den aurtengoan. NASAk huts egin, Euskal Herriko Itzulia euririk gabe, tenporek iragarritako apiril euritsua inondik ageri ez... Beldur naiz Pello Zabalak Aste Santurako iragarri zigun ilargi beteko kaxkarraldia ere ez ote den ezerezean geldituko.
Apiril honetan dena dabil hankaz gora. Jesusen pasioa ospatu behar den bezperan zer eta orain Judas zela bere lagunik minena, honek egin zuen traizioa Jesusen beraren enkarguz burutu zuela...
O, tempora!
Tomax.
Argitaratu iruzkina
<< Home