Haizeguneak

EtnoMet-en asmoa ez da inondik inora arbuiatu, erdeinatu, gaitzetsi, gaitziritzi edo mespretxatzea, baina, uste dut zenbaitetan kontu batzuek goitik behera aztertzea merezi dutela. Ez dugu lortu, ezta lortuko ere, erdararen morrontzari ihes egitea. Bateko, hizkuntza ez dakigulako lar ondo -ni, barne- eta besteko, asmatzaile bikainak izan nahian, barregarri geratzen gara. Adibidez, Euskalmet-ek honako ohar egiten du bere webgunean: "Abisua: ostiral arratsaldean eta gauean hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete haizeguneetan, bereziki kostaldean". Erdaraz, "en zonas expuestas" itzultzeko erabiltzen dute. Harrigarriena orain dator: Ez Ereduzko Prosa izeneko corpusean, ez Euskaltzaindiaren XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan ez da BEHIN ERE agertzen, baina, Euskaltzaindiak -auskalo zergatik!- HIZTEGI BATUAN sartu egin du. Zertan oinarritu dira termino hori sartzeko? Nork jakin! Amaitzeko bihoa hitz-zerrenda bat, adimenaren gozagarri ,"haizeak jotzen duen leku ageria" adierazteko:

afrontu iz.: 1. “Sitio azotado por el viento y la lluvia del N.O”. B-Elorrio. Retana Hiztegia. 2. "Neguan, gure kostaldean, ohizkoa izaten da afrontu gogorrak egotea, hain zuzen ere horrela esaten baitzaio haize eta euriak batera gogor jotzen duen eguraldi kaskarrari" . B-Getxo. Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb.3. "Afrontu da kasu beterako ba, au etze norteko alderditxi yoten dau axek? ortiko axe dator ta orti oten da, afrontuan gaus, orti paraten bada afrontun gaus, klaro! axek yoten dauen lekun dau". B-Jatabe. (Iñaki Gaminde). 4. “Haizeak sarri jotzen duen parajea”. "Afrontue da paraje bat aixiek sarri dxoten deuena beti". B-Bakio. (Iñaki Gaminde). Bakio Berbarik Berba. 5. B-Lekeitio, Mundaka, Txorierri,... (Azkue). Hiztegia.
aireager iz.: N-Uztarrotze. (Azkue). Hiztegia.
bisusleku iz.: G-Arrasate. (Azkue). Hiztegia.
aisebegi iz.: G-Oñati. (Candido Izagirre). El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
aize-begi iz.: Bizkaiera / Behe-Nafarrera / Lapurtera / Zuberera (Azkue). Hiztegia.
aixe-leku iz.: Bizkaiera. Izua, aixe-leku aundixa. Etxebarria,T. Lexico de Arrate, 26 or.
aize-leku iz.: Teilatuak ja ustelduak dituzte edo dena itaxur eginak; lehio-atheak ezin egon hetsiak dira, sukalde gelak zirrituen gatik aize-leku merexi bailukete izena. Herria, 1959-12-24.
haize-periza iz.:L-Ainhoa. (Azkue). Hiztegia

OHARRA: Oraintxe bertan, OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIAn begiratu ahal izan dut eta hauxe agertzen da:

Haizegune (aizegüne S ap. Lrq y Lh). "Lugar expuesto al viento"

Hala ere...


Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Haizebegi dagoen lez ba dago ere eguzkibegi edo euzkibegi (nik forma laburrak berak bere baitan nahiago dituk, ze laburtasuna ba da valore bat ona, hartzen ahal da hori formea tzat lexikalizatua).

Munitibarren eta beste lekuetan ere esaten da hain leku dela euzkibegixe. Nik ez dut oraino sekula entzun haizebegi edo haizebegixe baina egiten zait guztiz normal eta naturala. Sekula entzun barik lehenagotik ere entzun izan banu ze hain leku da haizebegixe edo haizebegia pensatuko nuke neuk neuretara ze da lekua non haizeak sarri joten du, intuitivoki parallelimoz kin euzkibegi.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kontuz, Kepa, Euskaltzaindiaren inguruko eztabaiden haizebegian sartzen hasi zara... Zer iruditzen zaizu hemendik dei egiten badiogu Ibon Sarasolari?

Buenos Airesko Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bada, nire ustez Euskaltzaindiak, oro har, gauzak oso ondo egiten ditu, baina, batzuetan erabaki batzuk ulergaitzak suertatzen zaizkigu askori. Ez dakit nola egin lekiokeen hemendik dei Ibon Sarasolari, baina, jakin egin nahi nuke zertan oinarritu diren "haizegune" berba Hiztegian sartzeko, inongo corpusetan agertzen ez da eta. Ba ote dauka tradiziorik? Beste zeozer adierazteko erabiltzen da? Dauzkagun berbek ez ote dute balio? Nago ez ote den aspaldi honetako "gunitis" gaixotasunaren seinale.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo, aupa zuek: Bake eta On, denoi!
Ordenagailu desordenatu samarra izan, nire traste hau, eta alferkeria kutsatu ote diodan, nago. Dena den, ea laugarrenean asmatzen dudan, aspaldiko partez.
Zuen ekarriekin bat nator, erabat: haizegune hori baino haizebegi izan dut nik beti begiko... haizeak, beste ezerk baino ere, bide edo kanal baten zentzua duelako berekin. Argiago ohartzen gara, agian, beste hitz meteorologiako edo geografiko batzuekin: eguzkigune eta eguzkibegi, ez dut uste gauza bera denik, antzik baduten arren; beste horrenbeste, elurbegi eta elurgune... elurraren gustuko kanalak baibaitira...
Eguzkibegiari dagokionez, Amezketan Txindokipean gaudela, bi eguzkibegi dauzkagu neguan: goizean, mendiaren alde batetik, gero izkutatu, eta arrats lehenean beste begi bat... eguzkiguneak, nik uste, beste kontu bat dira.
pellozabala

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda