Biba "aixegünea"

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
4 Comments:
At 11:20,
Anonimoa said…
Ze pena, Kepa, "haize-begia" hain polita izanda... Gainera, lurraldetasun irizpideak primeran betetzen ditu, zeuk ipini duzunez, "haizegune" delako horrek baino hobeto:
aize-begi iz.: Bizkaiera/ Behe-Nafarrera / Lapurtera / Zuberera (Azkue). Hiztegia.
Euskal Herrian joan den astean bizi izan duguna deskribitzeko ere ederto balio du gainera. Haize-begian gaude, hala jainkoa.
Tomax.
At 14:19,
Kepa Diegez said…
Lehengon Pello Zabalak deitu eta esan zidan desberdintasunak bazirela hitzen artean, komentarioa ere egingo zuela, baina azkenean ez du lortu. Baina, egia da, askoz orokorragoa ei da "haize-begia", eta gainera, beste elkarketa batzuetan ere erabiltzen da: "eguzki-begia", adibidez.
At 16:08,
Anonimoa said…
Ez dut harrapatu oso ondo Pello Zabalak zer komentatu zuen, non, zer ez zuen lortu... Dena dela, Euskaltzaindiko hariak beste batzuek mugitzen dituzte. Ez galdu itxaropena, Kepa. Seguru nago Ibon Sarasolak zure kezkari erantzun zuzena emango diola. Uztarria.com-eko bere artikuluren batean, akaso.
Tomax.
At 16:24,
Kepa Diegez said…
Uf, batzuetan gauzak lasterka egitegatik txarto azaltzen dira. Kontua zera da, Pellok ez duela asmatu nola utzi komentarioa berton, EtnoMet-en. Ikasi arren, ahaztu egin zaio. Teknika-kontuak...
Argitaratu iruzkina
<< Home