Latzaldia

Asteburuko olatuak ezohikoak izan dira euskal itsasertzean, batzuek inoizkorik handienak ikusi omen dituzte egunotan, beldurgarriak, ileak lazteko adinakoak, alajaina! Horrelako olatuak edo egoera izendatzea euskaraz ez da batere gaitza. Izan ere, itsasoari buruzko makina bat hitzez goza gaitezke. Arakatu ostean, Azkueren hiztegira jo eta Zumaia aldeko hitz baten berri dakargu hona: latzaldia. Beraren ustez, euskaraturik, hauxe izango litzateke: erauntsi egunetan olatu erraldoiak eta itsasandia.
3 Comments:
At 21:22,
Teketen said…
Irudi ederra benetan!
At 11:14,
Anonimoa said…
Niri ez zait bada "latzaldia" iruditu, bere definizioa "erauntsi egunetan olatu erraldoiak eta itsasandia" baldin bada. Erauntsirik gabeko egun nahiko argietan gertatu dira ur-mendi horiek.
Seguru olatu, baga eta uhain hitzekin badaudela bestelako aukerak. Eta besterik ezean, modako kanta geratzen zaigu: "Hau bai ixan dala kriston marejadie".
Tomax.
At 13:53,
Kepa Diegez said…
Aupa, Tomax! Gure aldean, behintzat, trumoiak jo, haizea zakar-zakar ibili eta itsasoa harro-harro egon zen. Hori ez da erauntsia? Erdaraz honela dakar Azkuek: "Turno de oleaje y gran marejada en días de tempestad". Bestalde, zuk diozuna egia ere bada, erauntsirik gabeko egunetan ere izaten dira mendixken besteko olatutzarrak.
Argitaratu iruzkina
<< Home