Atun haizeak euria dakar

“http://www.portalgastronomico.com/El_Rebost/Pescados_y_Mariscos/Fotos/Atun_rojo_Thunnus%20thynnus.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo nioen bezala, ilbeteak aro aldaketa ekarri du eta dagoneko aldaizea nagusi izaten hasi da, "gallegoaxea", alegia, Getxo aldean diotenez. Horrelako haize motak ezin konta ahal izendapen dauzka han-hemenka barreiaturik Euskal Herrian barrena. Batzuek leku-izenekin dute zerikusia, adibidez, Lapurdiko Makean erabiltzen den "kabretonaizea" (CapBreton haizea), beste batzuek, ostera, orografian dute oinarria, esaterako, Leitzako "azpiaizea" eta, beste zenbaitek, aldiz, haizearen nolakotasuna dute gogoan.Horietariko bat da izenburuan duzuena, "atunaixea", Eneko Barrutia filologo bilbotarrak (Aupa, Eneko!) Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia deritzon liburuan jaso zuena: Atunetarako ona den haizea, mendebal suabea. Ibiliko ote dira aurten gure arrantzalean atunetan?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda