Zotal egunak
Ez dakit herri-meteorologia azkenaldi honetan pil-pilean ote dagoen, baina, gero eta sarriago azaltzen dira hedabideetan berari loturiko kontuak: direla iragarpenak, direla tenporak, direla zotal egunak... Berauek, honezkero hainbat toki entzun edo irakurriko zenutenez, urtarrilaren lehenengo hamabi egunak dira. Egun bakoitzean egoten den aroa urteko hilabete bati egokitzen zaio. Horrela, urtarrilaren 11n egon den eguraldia azaroari atxikiko zaio eta gaurkoa, urtarrilak 12, abenduari, hain zuzen ere. Zotal egunez gain, beste iragarpenbide batzuk ere badira; iazko urtarrilaren hamabian horretaz ere idatzi genuen berton, igarregunak, hain justu ere.
Iberiar penintsulan kontu horrek ere baduzu tradizio handi samarra; Teruelgo Maestrazgo eskualdeko katalan hizkuntzaren eremuan tretzenades deitzen diete, Aragoiko Pirinio aldean canablas edo calandrias, cabanyoles edo cabanelles Katalunian eta Balear uharteetan eta cabañuelas Gaztela aldean.
Beti urteko eguraldiaren zikloaren puntu jakinak hartzen dituzte erreferientziatzat zotal egunek, eta pitagorismo edo hermetismoaren elementuekin uztar daitekeen zenbaki-oinarria biltzen dute bere baitan. Izan ere, egun bat hilabete baten gainean eta hamabi egun urte baten gainean proiektatzea antzinako herri-zientziaren berezko teknika baten zati da, hots, zikloen antzekotasunean oinarritzen den herri-ikuspegia.

Iruzkinak