EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/01/30

Sasoi honetako bigarren elurtzan mardul-mardul

“http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/sociedad/2006/01/28/GM2006012819280502__txalupak_2006012819280511hg2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Bada, bai, udazken-neguotako bigarren elurtza izan dugu pasa den asteburuan. Elurra bala-bala erori da toki batzuetan, batez ere itsaertzean, eta beste hainbat bazterretan farra-farra jardun du. Horrelaxe esaten omen da herri batzuetan elurraren ugaritasuna adierazteko. Mundakan honelaxe entzun nuen lehengoan: "Eguerdira arte ekin eutsan edurrari zara-zara jausten". Beraz, betiko legez, onomatopeiak nagusi ostagietan (=fenomeno atmosferikoetan). Hala ere, harrigarri eta estonagarria izan da elurraldiaren nondik norakoa. Ez du berdin jardun Euskal Herriko toki guztietan. Antza denez, Bizkaia nagusi... Ostiralean hasi zuenez gero, ez zen Mariren gurari eta nahikaria izango, ezta? Izan ere, Bilbo aldean, behintzat, ostiral goizaldea ezkero, hamaika trumoi galant samar entzun eta jasan genituen. Hura burrunbada! Izan ere, Mari egubakoitz gehienetan Sugaar bere bikotekidearekin elkartzen omen da txontxorketan jarduteko eta horrexek sortarazten ei ditu tximistak, trumoiak, oinaztuak eta lantzean behin... elur-ekaitzak. Hortaz, hainbat herritan argindarrik ezaren errua, Iberdrolarenaz gain, maitasunarena da. A ze sutsu eta gartsua gure jainkoen amodioa!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------