Urriko ilberrin, eguzkilun eta elurra Aizkorrin

Urriko lehenengo astelehen honetan -Gernikan, azoka entzutetsua- goiz partean eguzki eklipsea izan dugu, ez osoa, bai, ordea zatikakoa Euskal Herriko bazter gehienetan. Nik neuk, 11k aldera nolabaiteko iluntzea igarri dut eguzkia laino artean zegoela. Eklipse hitza dela-eta, hiru izen aurkitu ditut neure datutegian: artillun, euzkillun eta eki-itzaltze:
artillun: “Illuntze orrek zein izen du? artil edo argiaren il”. Bera. Euskal Esnalea, 1915, 164.
euzkillun: P. Bera. Hiztegia. ekhi-itzaltze iz.: Zuberera. Lhande. Hiztegia.
ekhi-itzaltze: Zuberera. Lhande. Hiztegia.
artillun: “Illuntze orrek zein izen du? artil edo argiaren il”. Bera. Euskal Esnalea, 1915, 164.
euzkillun: P. Bera. Hiztegia. ekhi-itzaltze iz.: Zuberera. Lhande. Hiztegia.
ekhi-itzaltze: Zuberera. Lhande. Hiztegia.
Bestalde, gaur ilberria delarik, atsotitz ezin aproposagoa dugu: urriko ilberrin, elurra Aizkorrin. Nik izenburuan eguzkilun tartekatu dut. Inork esan lezake elurrik egin duen asteburuan Aizkorrin? Ni ezezkoan nago, baina badaezpada...
3 Comments:
At 17:55,
Anonimoa said…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
At 15:49,
Anonimoa said…
Justo Mocoroaren bilduman beste izendapen eder hau aurki daiteke: ilhun-kuku.
Non jasoa den ere agertzen da: Marra bat egina zuten jakintsunek gogoz, han-hemen-ka herri batzuen izenak hartuz zointan ilhun-kuku behar baitzen oren-laurden batez.
Hiriart Urruty J. . Hiriart Urruty... (II). (P. Lafitte) (L )
At 15:59,
Kepa Diegez said…
Eskerrik asko, Jaime, ez nuen ezagutzen eta.
Argitaratu iruzkina
<< Home