EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/10/13

Atzo arrastirian Mari Sugaarrekin jostetan

“http://www.euskonews.com/artaretoa/0144zbk/anbotoko.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Zenbait astetxo generaman ekaitzik gabe eta atzo arratsaldean ikusgarriak eratu ziren Euskal Herriko bazter ugaritan. Jakina denez, Mari -euskaldunon jainkosa nagusia- Sugaar bere "bikotekide"-arekin jostatzen aritzen denean ikaragarrizko ekaitzak sortarazten dira. Atzokoan, dirudienez, Sugaarrek bisitatxoa egin zion Damari Anboton eta beronek pozaren pozaz eta gonan edo praketan (Zer erabiltzen ote du Marik?) kabitu ezinik ekin zion bertako haitzulotik kanpo ekaitzak jaurtitzeari, ala bion elkartze hutsak sortarazi zuen atzo arrastirikoa? Argi dago Marik ez gaituela zigortzen okerrak garelako, berak sortarazten dituenak bozkarioaren ondorioa besterik ez dira. Herri indoeuroparren jainkoek aldiz, ekaitzen bitartez jendaki xeheak zigortu egiten dituzte txarto portatu direlakoan.

2 Comments:

  • At 09:53, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Izkiriatu duzu, aterarik hori ez dakit nondik, ari zinelarik buruz ekaitzak eta phenomeno atmospheriko naturalak (trumoiak, ekaitzak, euriteak, uholdeak, lehorteak, elurteak, lurbeherak, elurbeheren avalantxa handiak, txingorradak, ... ere akaso seismoak, hurakanak, kataklismoak, ...) ezen Argi dago Marik ez gaituela zigortzen okerrak garelako, berak sortarazten dituenak bozkarioaren ondorioa besterik ez dira.

    Ekaitzen eta phenomeno naturalen interpretatione hau gustatzen zait askoz gehiago zeren aurkitzen dut askoz naturalago eta ere trankilago psykhologikoki, gehiago desdramotikoa, gutiago dramatikoa, zeinak askotan dira anitz dramatiko, lar dramatiko.

     
  • At 12:46, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa Erramun, bai, beti atsegingarriagoa izaten da herri-interpretazioa, hau da, ikuspegi antropologikoa. Azken batean, horrelakoetan herri baten kosmo-ikuskera islatzen da, nolabaiteko "ideologia". Thorrek herritarrak zigortzeko jaurtitzen ditu tximistak -ikuspegi indoeuroparra- Marik, ostera, ez du hori egiten. Beraz, oso bestelako ikuspuntuak.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------